Ordiziako Haur Txokoan arte tailerra egingo dute igandean
Izena eman behar da. 0 eta 4 urte bitarteko haurrentzako gunea da Haur Txokoa.

Ordiziako Barrena jauregiko Bertso Eskolako gelan dagoen Haur Txokoan arte tailerra egingo dute igandean, 17:30etik 19:00etara. Izena eman beharko da. 0 eta 4 urte bitarteko haurrentzako gunea da Haur Txokoa. Beti pertsona heldu batek lagunduta egon behar dute haurrek. Igandero egoten da irekita, 16:00etatik 19:30era.