Domingo Agirre eskola publikoa Martxoaren 8a ospatzen ari dira
Ikasleak udaletxean izan dira goizean, Emakumeen Egunaren inguruko lanketaren berri emateko udal agintariei, eta arratsaldean kalejira eta manifestu irakurketa egingo dute Laubiden.

Bezperan, baina Domingo Agirre ikastetxeko haurrak, hezitzaileak eta gurasoak Martxoak 8a Emakumeen Nazioarteko eguna osatzen ari dira, urteroko legez. Goizean udaletxean izan dira ikasle batzuk, eta arratsaldean kalejira eta manifestu irakurketa egingo dute beste batzuk Laubiden.
Martxoaren 8ko ospakizuna Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek udaletxera eginiko bisitarekin hasi dute. Ikasleak Eric Galvez alkatearekin eta Nerea Lopez de Heredia eta Edurne Matias zinegotziekin elkartu dira, eta azken astean ikastetxean Emakumearen eguna nola landu duten azaldu diete. Aurten, emakume kirolariei oihartzuna eman nahi izan diete lanketa horretan, Emakumeak aurrera, geldiezinak gara lelopean. Amaitzeko, guztiek elkarrekin udaletxeko balkoian pankarta bat zintzilikatu dute.
Domingo Agirreko ikasleek arratsaldean jarraitu dute Martxoaren 8a ospatzen, ekitaldi xume batekin. Eskolatik abiatuta, kalejiran Laubideko kale nagusira jaitsi dira. Bertan, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek manifestu bat irakurriko dute eta ikasleek, irakasleek eta gurasoek elkarrekin jai giroan abestu eta dantzako dute.