Neguko kaleko azoka Ordizian bi egunetan
Ordizian Merkatari Elkarteko hamabi saltoki ari dira parte hartzen. 50na euroko hiru erosketa bale zozkatuko dituzte erosketak egiten dituztenen artean.

Gaur eta bihar, neguko azoka egiten ari dira Ordizian Merkatari Elkarteko hamabi saltoki. Zortzi saltokik denda aurrean jarri dituzte postuak, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Plaza Nagusian, berriz, lau dendaren salgaiak izango dira, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
- Kale azoka, denda aurreetan: Arantxa, Irurena, Kixmi, Oskarbi, Serendipity, Uriba, Vicuña Confeccion, Vicuña Sport.
- Plaza Nagusian: Gofi Berri, Mirentxu, Ness by Esti Garcia, Porfirio Fernandez.
50na euroko hiru erosketa bale zozkatuko dituzte erosketak egiten dituztenen artean.

Plaza Nagusian eta denda aurreetan jarri dituzte saltokiak.Laida Goiburu