Minutu bateko isilunearekin omendu eta agurtu dute Axio Araña
Espainiako hainbat mailetako ligetako partida hasieretan minutuko isilunea egin dute Ordiziako errugbilari jokalari eta entrenatzaile ohia gogoratzeko eta agurtzeko.

Ostiral eguerdian hil zen Inazio Axio Araña Igoa Ordizia errugbi taldeko jokalari eta entrenatzaile ohia oroitzeko, omentzeko eta agurtzeko, minutuko isiluneak egin dituzte Espainiako hainbat mailako errugbi ligenpartiden hasieretan. 63 urterekin hil da Araña, gaixotasun baten ondoren.
Ordiziako banderez gain, bi zenbakidun kamisetak atera dituzte zelaira Ordiziako jokalariek, Axioren jokalari zeneko zenbakia nabarmenduz.
Ampo Ordiziako talde nagusiak Madrilen jokatu zuen Cisnerosen aurka, Ohorezko Mailako bigarren fasean. Azkenean, bi puntuko aldearekin galdu zuten, 20-18.

23 urtez azpiko taldeak Altamiran jokatu zuen. Liher Sarriegi eta Ibai Araña Axioren ilobak, argazkiarekin eta banderarekin.ORE