Ordizian, 'Nola sortu lotura sendoak eta harreman seguruak 0-3 urterekin' saioa
Martxoaren 12an da, D'Ellikatuzen. Mireia Centenok gidatuko du.

Treba Gurasoak egitasmoaren barruan, asteazkenean, martxoaren 12an, Nola sortu lotura sendoak eta harreman seguruak 0-3 urterekin saioa egingo dute haurren gurasoentzat, Mireia Centenok gidatuta, Ordiziako D’Elikatuzen, 17:00etatik 18:30era.
Saioa euskaraz izango da eta aldi bereko itzulpen eta zaintza zerbitzuak antolatzea aurreikusita dago. Zerbitzu horietan interesa dutenek https://labur.eus/ns8r23ri helbidean eman behar dute izena. Gaur da azkeneko eguna.