Santikutz jaietako larrain eta kapela dantzetarako entseguak
Gaur hasita, asteazkenetan 20:15ean eta larunbatetan 17:00etan izango dira. Sustraiak dantza taldeak gidatuko ditu.

Legazpiko Santikutzak gerturatzen ari dira, eta jai egitarauko ohiko ekitaldiak prestatzen hasiak dira, tartean larrain eta kapela dantzak. Gaur bertan hasiko dira bi dantza horiek ikasteko entseguak, 20:15ean, Sustraiak dantza taldearen lokalean.
Gaurtik aurrera, asteazkenero 20:15ean eta larunbatero 17:00etan izango dira entseguak. Adin guztietako herritarrei irekita dago ikastaroa, eta ahalik eta herritar gehienek parte hartzea da helburua. Denak daude gonbidatuta.