Txillidaren omenezko musika jaialdirako sarrerak Kultur Etxean hartu daitezke
Martxoaren 29an izango da, larunbata, Bikuña kiroldegian. Legazpiko musikariek eta dantza taldeek parte hartuko dute, erraldoiekin batera.

Txillidaren jaiotzaren mendeurrena oroitzeko ekitaldi sorta ixteko, Txillida, Legazpitik mundura jaialdia egingo dute Legazpin, hilaren 29an, larunbata. Jaialdia Bikuña kiroldegian izango da, 19:30ean hasita, eta doan izango da, baina sarrerak hartu egin beharko dira, gaurtik aurrera, Kultur Etxean. Pertsonako lau sarrera banatuko dituzte gehienez.
Jaialdian Alaitasuna errondailak, Doinua musika eskolak, Agurtzane eta Ion Elustondo trikitilariek, Goiz Deia txistulari taldeak, Legazpi musika bandak, Santikutz abesbatzak, Suttanttakun txalaparta taldeak, LEK erraldoi konpartsak, eta Korosti eta Sustraiak dantza taldeek parte hartuko dute.