Aste internazionalista antolatu dute Ordizian
Goierriko Talde Internazionalistak lau hitzaldi antolatu ditu martxoaren 27an eta 28an, eta apirilaren 3an eta 4an.

Goierriko Talde Internazionalistak Aste internazionalista antolatu du. Ordiziako Barrenan izango dira lau ekitaldiak, 18:00etan.
- Martxoak 27, osteguna: Venezuela setiopean. Gaur egungo egoera ulertzeko gakoak emango dituzte Askapenako Iñaki Etaiok eta Aitor Juaristik.
- Martxoak 28, ostirala: Siriar errepublika arabiarraren historia eta bere erorketa gaia izango du hizpide Ander Aranburuk.
- Apirilak 3, osteguna: Hijas del Nakba. Palestina ikus-entzunekoaren proiekzioa, eta ondoren mahai ingurua. BDZko Alaitz Amundarain.
- Apirilak 4, ostirala: Insumisas. Sahara. Ikus-entzunezkoaren proiekzioa, ondoren mahai ingurua. Garazi Hach Embarek Irizar saharar euskalduna.