Eskolarteko txirrindulari proba igandean Ormaiztegin
700 metroko zirkuitu itxi batean egingo dituzte probak lau txirrindularitza eskolatako ziklistek, 10:30ean hasita.

Eskolarteko txirrindulari proba egingo dute beste behin, igande honetan Ormaiztegin, Ormaiztegiko Txirrinduaren Lagunak elkarteak antolatuta, Ormaiztegiko Udalarekin elkarlanean.
Proba benjamin, kimu eta haurren mailetan egingo dute eta Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz, Tolosako Oriako-Limousin eta Andoain eta Zizurkileko Danena kirol eskoletako txirrindulari gazteak lehiatuko dira. Ormaiztegiko kaleetan zehar 700 metroko zirkuitu itxi batean egingo dituzte probak, 10:30ean hasita.