Goitur, Nekaturreko lehen 'enbaxadorea'
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 220 landetxe biltzen dituen Nekatur elkarteak, Goiturrek "Goierriko turismoa garatzeko egin duen 25 urteko lana eta ahalegina aitortzeko eta elkartearekin izan duen lankidetza" eskertu nahi izan du.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 220 landetxe biltzen dituen Nekatur elkarteak atzo Azpeitian egin zuen batzar nagusian, Goitur, Nekaturreko lehen ‘enbaxadorea’ izendatu zuen, “Goierriko turismoa garatzeko egin duen 25 urteko lana eta ahalegina aitortzeko eta elkartearekin izan duen lankidetza eskertzeko”.
Goitur, EAEn sortutako lehen erakunde publiko-pribatua, 2000. urtean sortu zen, “kalitatean, irisgarritasunean eta berrikuntzan oinarritutako hainbat plan pilotu martxan jarrita”. 25 urte hauetan Goierriko sektore pribatua indartzeko lehiakortasun plan ezberdinak landu ditu, eta aldi berean, eskualde hau sustatu eta merkaturatzeko hainbat produktu turistiko sortu ditu. “Erreferentziazko erakundea denez, Euskadiko beste leku batzuei eta hainbat herrialdetako beste eskualde batzuei aholkatu die”.