Euskaraldiari begirako bilera Legazpin
Legazpin herri batzordea osatu da, eta biharkoa bigarren saioa izango da. Kultur Etxean izango da, 19:00etan, eta lagundu nahi duten herritar guztiak daude gonbidatuta.
Lehen Euskaraldian Legazpin burututako ekintza bat: euskarari buruzko solasaldia herriko hainbat eragilerekin. Irudian, Cristina Limia kazetaria Legazpi Musika Bandako zuzendari Jesus Castillejorekin eta Doinua musika eskolako irakasle Edurne Berasategirekin. Legazpiko Euskaraldia antolatzeko herri batzordea osatu da, eta bilera egingo du bihar asteartea, 19:00etan, Kultur Etxean. Euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu hau maiatzaren 15etik 25era izango da aurten. Legazpin egun horiei begira ekitaldiak antolatzeko taldea irekia da, eta gaurko bilerara lagundu nahi dutenak deitu dituzte.
2018an egin zen lehen Euskaraldia, eta Legazpin oso harrera ona izan zuen, bai orduan, bai ondorengo edizioetan ere.













