Irati Zurutuza legazpiarra irabazle Donostiako Udaberriko lasterketan
Hamar kilometroko proba irabazi du 37 minutu eta 29 segundoko denbora eginda.

Irati Zurutuza Renom legazpiarrak irabazi zuen atzo Donostiako Udaberriko Lasterketa, 10 kilometroko distantzian. Korrikalari legazpiarrak 37 minutu eta 29 segundo behar izan zituen Donostiako kaleetan zehar prestatutako 10 kilometroko ibilbidea osatzeko. Gizonezkoen irabazlea Javi Menta izan zen, 31 minutuko denborarekin.
Bost kilometroko lasterketako irabazleak Joseba Olaetxea eta Nagore Azkue izan ziren.
Udaberriko Lasterketaren 21. edizioa izan zen atzokoa, eta guztira 1.766 korrikalarik parte hartu zuten. Horietatik 719 emakumezkoak ziren.