Udaberriko azoka egingo dute apirilaren 6an Araman
Aramako plazan, 10:00etatik 14:00etara bitartean, hemezortzi sortzaile elkartuko dira.

Udaberriko azoka egingo dute apirilaren 6an Araman, plazan, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Hemezortzi sortzaile elkartuko dira Araman:
Amuki (moda organikoa), Amesgile argitaletxea, Haizea (lore lehorrak), Zuriñe makrame bitxiak, Kosta itsas egurrak, Kurkubi, Artabaltza baserria, Sualma jostailuak, Eskuz lan (Bidasoako artisau elkartea), Xooj poltsak, Ehunduz, Gozatu eztia, Amaia zeramika, Artizar ilustrazioak, Mairi kosmetika naturala, Irure txiki baserria, Jon (ogia) eta Manu (egurra).