Urtzi Gorostiaga finalera
Apirilaren 4an da 13. Ahozko narrazio lehiaketaren finaleko gala Ordizian.

Ordiziako D’Elikatuzen jokatu zen larunbat iluntzean 18. Ahoz Aho jaialdiaren barruan, 13. Ahozko narrazio lehiaketaren lehen fasea. Bost lagunek hartu zuten parte: Urtzi Gorostiaga ataundarrak, Joxe Aldasorok, Amaia Pagolak, Asier Zubiak eta Maria Alonsok. Epaimahaiaren arabera, Maria Alonsok, Urtzi Gorostiagak eta Asier Zubiak izango dute apirilaren 4ko finalean parte hartzeko aukera.
D’Elikatuzeko saioa Ixabel Agirresarobek aurkeztu zuen eta artista gonbidatua Quico Cadaval izan zen.
Epaile lanean aritu zirenak, berriz, beste sei lagun: Arrate Leunda, Dorleta Kortazar, Joxemari Karrere, Maider Galarza, Imanol Arabaolaza eta May Gorostiaga.