Ampo Ordiziak Pozueloren aurka jokatuko du igandean, Axio Araña gogoan dutela
Altamira zalez betetzek deia egin dute Ordizia errugbi taldetik. 12:00etan da.

Ampo Ordizia errugbi taldeak hil ala biziko partida du igandean, Altamiran, 12:00etan, Pozueloren aurka. Hamargarren postuan daude ordiziarrak eta madrildarrak hamaikagarrenean, puntu bakar batera. Partida galduz gero, Ordizia jaitsiera postuetan izango litzateke. Partidaren garrantzia ikusirik, zaleen laguntza ezinbestekoa izango dute jokalariek eta harmailak betetzeko deia egin dute.
Bigarren fasea amaitzeko beste hiru partida gelditzen zaizkio Ordiziari: hilaren 30ean Les Abellesen aurka etxean, eta beste biak kanpoan: Barcelona eta La Vila.
Axio gogoan
Partidaren aurretik, martxoaren 7an hil zen Axio Araña Igoa Ordiziako jokalari eta entrenatzaile ohia omentzeko ekitaldi xume bat egingo dute, Axioren ondoan urteetan era batera edo bestera errugbian ibili direnek. Minutuko isilunea ere egingo dute, Axio hil zenetik Altamiran jokatuko den lehenengo partida duelako lehen taldeak.