Gudarien Etorbideko ur hornidura sarea berritzen
Lanak faseka egingo dira, Olano taberna paretik hasi eta Aita Urdaneta etxalderaino.

Ordiziako Gudarien Etorbideko ur hornidura sarea berritzeko lanak egiten hasi da Gipuzkoako Ur Kontsortzioa. Lanak faseka egingo dira, Olano taberna paretik hasi eta Aita Urdaneta etxalderaino. Udalak jakinarazi duenez, lehendik dauden zuntz-zementuzko (uralita) hodiak kendu eta hoditeria berria jarriko dute.
Lanek hemezortzi asteko iraupena izango dute, eta “Santa Ana jaietarako bukatuta izatea aurreikusten da”. Tarte horretan, hainbat aparkaleku mugatuko dira, eta azoka astez aste egokituko da.