Josu Altzelai legazpiarrak irabazi du Azpeitiko argazki rallya
Beste legazpiar batek, Gorka Gomezek, hirugarren egin du. Atzo jaso zituzten sariak.

Azpeitiko argazkilari elkarteak antolatutako Gau Txori argazki rallyko bi sari Legazpira etorri dira. Josu Altzelaik lehen saria irabazi du bertan, eta Gorka Gomezek hirugarrena.
Atzo iluntzean egin zuten sari banaketa ekitaldia bertako argazkilarien elkartean, rallyan parte hartutako guztien lanak proiektatu eta gero. Bigarren saria Adiel Zabalak jaso zuen, eta herriko saria Iñigo Olarterentzat izan zen.
Gau txori rally hau gauez egiten dute urtero Azpeitian, eta aurten otsailaren 22an izan zen. Bertan, 25 partaide izan ziren.
Saritutako argazkilarien lanak ikusgai daude www.azpeitikoargazkielkartea.com webgunean.