Mendizale familiaz inguratuta aurkeztu du bere azken lana Txusma Perez Azazetak
Antton Burcio omentzeko liburuaren aurkezpenak haren lagun mendizale ugari eta senitartekoak elkartu ditu Latxartegi aretoan.

Antton Burcio lagun mina gogoratzeko, harekin osatu zuen mendizaleen familiari eskainitako liburua aurkeztu zuen atzo iluntzean Txusma Perez Azazetak Legazpin, Latxartegi aretoan egindako ekitaldi batean. Aurkezpenean, Burcioren senitartekoak, familia horretako kide ugari eta mendizale gehiago elkartu ziren.
Liburuak bertan saldu zituzten Apatxo liburu dendako Mailo eta Marijo Pinillosek, eta Perez Azazetak aleak sinatu zituen.
The mountain family du izenburua liburuak, eta Apatxon dago salgai, 16 euroan.