'Oholtza Bete Bihotz' kontzertua ordu erdi bat aurreratu dute
John Dealer & The Coconuts legazpiarrak 22:00etan hasiko dira jotzen. Ondoren, El Noi Del Sucre taldearen txanda izango da.

Beti Gazte Animakzio Talde antolatzaileak jakinarazi duenez, bihar Oholtza Bete Bihotz izenarekin Legazpiko Azokan egingo den kontzertua ordu erdi aurreratu behar izan dute. Beraz, musika emanaldia 22:00etan hasiko da, eta ordu horretan joko dute John Dealer & The Coconuts legazpiarrek. Ondoren, EL Noi Del Sucre talde sevillarraren txanda izango da.
Azokako ateak 21:00etan irekiko dituzte. Txosna egongo da bertan.