Ordubetez, argirik gabe
Ordiziako Udalak 'Planetaren Ordua' kanpainarekin bat egingo du, bihar, gaueko 20:30etik 21:30era, herriko monumentu eta eraikin publikoetako argiak itzalita.

Klima aldaketaren kontra WWF erakundeak (Natura Babesteko Mundu Erakundea) biharko antolatu duen ‘Planetaren Ordua’ kanpainarekin bat egingo du Ordiziako Udalak, bihar, gaueko 20:30etik 21:30era, herriko monumentu eta eraikin publikoetako argiak itzalita.
Era horretan, Plaza Nagusia, Garagartza plaza, Barandiaran plaza, Idoiaga eta Buztuntza plaza, Majori, Oteginea, Altamirako Plaza, Nikolas Lekuona eta Aranako terraza argirik gabe izango dira bihar ordubetez.