Azpilla taldeko dantzarien agerraldia Segurako plazan
Goizean egin behar zuten desfilea bertan behera geratu da eguraldiagatik, eta taldeko dantzari gaztetxoek plazan egin dute urteroko udaberriko emanaldia.

Dantzari Txiki egunen antzera egin nahi zuten aurten udaberriko urteroko jaialdia Segurako Azpilla dantza taldeko kideek, baina eguraldiak derrigortuta, plazan jarritako karparen azpialdean elkartu behar izan dira guztiak gaur goizean, eta bertan egin dute emanaldia.Taldeko dantzari gaztetxoenek parte hartu dute, ehun inguruk.
Dantzariak kalean gora eta behera desfilean eta dantzan aritzea zen asmoa, baina plazako saioa ikusgarria izan da. Publiko asko elkartu da bertan, eta dantzariek, dantza eskoletan ikasitako guztia erakutsi dute, txaloen artean, eta herriko txistularien doinuek lagunduta.






















