Bizikleta izan da errege Seguran arratsaldean
Eskolarteko txirrindulari proba egin dute lehenik, Goierri, Tolosaldea eta Andoaingo txirrindulari eskoletako gaztetxoekin, eta bizikleta festa ondoren.

Segurako Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Eskolarteko proba eta bizikleta festa egin dira arratsaldean herrian. Giro ona izan da nagusi bi jardueretan.
Lasterketan, Goierri, Tolosaldea eta Andoaingo txirrindulari eskoletako txirrindulariak izan dira lehian, benjamin, kimu eta haur mailatan banatuta. Partaideen artean Andoni Azkue eta Eire Balerdi herritarrak ere izan dira, kimu mailakoak biak.
Hauxe izan da sailkapena:
Benjaminak:
1. Aieko Azpilgain (Oriako)
2. Alar Zabaleta (Ampo)
3. Irai Aginaga (Danena)
Lehen neska: Jone Zabaleta (Ampo)
Kimuak, mutilak:
1. Eneko Telleria (Ampo)
2. Gari Ormaetxea (Ampo)
3. Enaitz Okariz (AMpo)
Kimuak, neskak:
1. Maddi Montoya (Danena)
2. Iare Aginaga (Danena)
3. Eire Balerdi (Ampo)
Haurrak, mutilak:
1. Eneko Otegi (Ampo)
2. Ibai Artano (Oriako)
3. Beñat Iraola (Oriako)
Haurrak, neskak
1. Margot Kortajarena (Oriako)
2. Garazi Azpiroz (Oriako)
Sari banaketaren ondoren, bizikleta festa izan da, eta gaztetxoek bizikletarekin lotutako hainbat jarduera eta joko probatzeko aukera izan dute. Bizikletaren gainean teknika hobetzeko ginkana egin dute, eta bide segurtasuna eta herrian bizikletaz zirkulatzeko gomendioak ere eman dizkiete partaideei.
ARGAZKIAK: Joanes Imaz




















