Igartubeitiko sagardoa dastatzeko eguna
Barrikote festa egin dute arratsaldean Ezkioko baserri zaharrean, kirikoteka eta trikiti doinuez lagunduta.

Ezkioko Igartubeiti baserri zaharreko dolarean egindako sagardoa dastatzeko eguna izan da gaurkoa. Arratsaldean ospatu dute bertan barrikotea herritarrek, bisitari ugariz lagunduta.
Festa egunari hasiera emateko Kanikak sagarrondoan familientzako saioa izan da interpretazio zentroan, eta ondoren, kirikoketa eta txalaparta erakustaldia egin dute baserriko atarian. Txotx irekiera eta afari merienda etorri da ondoren, trikitilariek lagunduta.