Ordiziako artisau garagardo azoka, maiatzaren 10ean
Emaneurre taldeak VIII. Euskal Herriko artisau garagardo azoka antolatuko du.

Ordiziako Emaneurre taldeak VIII. Euskal Herriko artisau garagardo azokaren eguna jakinarazi du: maiatzaren 10a, larunbata. Ohi bezala, Plaza Nagusian izango da. Emaneurrek sare sozialetan zabaldu duenez, “momentuz VIII. edizioa ospatuko den eguna aurreratu dezakegu, baina bertan izango ditugu, artisau moduan ekoitzitako Euskal Herriko garagardo gehienak. Musika eta jatekoa ezta faltako, laster zabalduko dugu kartela… Adi sare sozialei!”.