Hitzarorekin Leintz Gatzagara
Apirilaren 11n Gatz museoa bisitatuko dute. Izena eman daiteke apirilaren 4ra arte.

Ordiziako Hitzaro Euskaro Elkarteak Leintz Gatzagako Gatzaren museora irteera antolatu du. Apirilaren 11n izango da, Garagartza plazako autobus geltokitik 09:30ean abiatuta.
Irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute apirilaren 4a baino lehen. Prezioa, 5 euro. Mintzalgunentzat, AEK-ko ikasleentzat eta Hitzaroko bazkideentzat dohainik da.