Iratzarrik BakQ-a nola eskuratu erakutsiko du
Informazio saio bat eskainiko du bihar asteartea, elkartearen egoitzan.

Iratzarri emakume elkarteak antolatuta, informazio saio bat egingo dute bihar asteartea, Izenpe sinadura digitala edo BakQ-a nola lortu erakusteko. Hizlaria Ander Ibarrola izango da, eta hitzaldia elkartearen egoitzan egingo dute, 16:30ean.
Euskal administrazioen zerbitzuetan tramiteak egin ahal izateko identifikazio elektronikoa da BakQ-a.