Liztor asiarraren kontrako tranpak jarri ditu Legazpiko Udalak
Liztor horiek garai honetan jartzen dituzten hbai primarioak saihestea du helburu jarduera horrek.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Basanimalien eta Landareen Zerbitzuak liztor asiarraren aurkako tranpak jartzeko 2025eko ekitaldia martxoaren 3an hasiko zela jakinarazi ondoren, Legazpiko Udalak udalerrian tranpa horietako hogei jarriko dituela iragarri du.
Liztor asiarrek habi primarioak jartzen dituzte garai honetan, eta hori saihestu nahi da tranpak jarrita. Abenduko lehen egunera arte martxan egongo den kanpainaren hasiera izango da hori. Ondoren, detektatzen diren habi primarioak kenduko ditu udalak, bertako baliabideen edo Aldundiko suhiltzaileen edo basozainen bideza. Azken fasea udatik abendura artekoa izango da, eta horretan habi sekundarioen jarraipena egingo dute, eta habi primarioekin erabiltzen den prozedura berdina jarraituko da.
Udalak azpimarratu nahi du batzuetan habiak ez direla kentzen, lan konplexua delako, baina horrek ez duela esan nahi tratatu ez direnik.
Liztor asiarraren kontrako tranpen berri gehiago jakin nahi izanez gero: