2025eko Itzulia aurkeztu dute Gasteizen
Zazpi txirrindulariko 24 taldek hartuko dute parte. Kartela ere aurkeztu dute, eta aurrenekoz abestia ere izango du Itzuliak, Janus Lester taldearen 'Dap Dap' abestia. Apirilaren 9ko etapa Beasainen bukatuko da, eta 10ekoa hasi.

Gaur eguerdian aurkeztu dute Gasteizen Itzuliaren 64. edizioa. Apirilaren 7an hasiko da Arabako hiriburuan, eta apirilaren 12an bukatu Eibarren. Apirilaren 9an eta 10ean etapa bukaera eta hasi bana hartuko ditu Beasainek.
Zazpi txirrindulariko 24 taldek hartuko dute parte, denera 168 txirrindulari. Oraingoz ez dituzte ziklisten izenak jakinarazi.

David de las Heras artista, atzo, aurtengo kartela aurkezten, Bilbon.Irekia
Atzo, berriz, aurtengo kartela aurkeztu zuten Bilboko Arte Ederren Museoan. David de las Heras artistak egina da. Eta atzo bertan jakinarazi zuten baita ere Itzuliak lehen aldiz abesti ofiziala izango duela: Janus Lester taldearen Dap Dap.