IV. Euskaraldian parte hartzeko izen-ematea sustatzeko argazkia atera dute Ordizian.
Urteko lehen ilarrak eta babak ere iritsi dira, eta loreen eskaintza zabaltzen doa astetik astera.
Zazpi txirrindulariko 24 taldek hartuko dute parte. Kartela ere aurkeztu dute, eta aurrenekoz abestia ere izango du Itzuliak, Janus Lester taldearen 'Dap Dap' abestia. Apirilaren 9ko etapa Beasainen bukatuko da, eta 10ekoa hasi.
Apirilaren 11n eta 12an Alde Zaharra dantzan festa antolatu dute Ordiziako hainbat eragilek. Larunbatean Alarma Morea, La Txama eta Kaparrak taldeek joko dute.
Ordiziako Argi Berri elkartean jokatuko da, sei bertsolarirekin; tartean Mikel Etxezarreta olaberritarra ariko da. Gabiriako Osinaldeko finalerako bi bertsolari sailkatuko dira.
Mikel Etxezarretak (Olaberria, 2003) Ordiziako bertsolari gazteen Argi Berri sarian parte hartuko du larunbatean, beste bost bertsolarirekin batera. Osinaldeko finalerako, bi bertsolari sailkatuko dira Ordiziatik.
Hilabete daramate greban, eta Ordiziako azokan elkartu dira gaur. Soldatak ordaintzeko eskatu diote enpresari, eta zerbitzua publifikatzeko Tolosaldeko Mankomunitateari.
Talde egonkor bat eratzea da euren asmoa, Palestinako egoeraz informatuta eta haren alde mobilizatuta egoteko. Eragile sozial, sindikal eta politikoak zein herritarrak ekimen herrikoian parte hartzera deitu dituzte.
Basoko lursail publikoen kudeaketa egokirako erakundeen eta ganaduzaleen arteko elkarlana ezinbestekoa dela erakutsi dute Arrobiko proiektuarekin.
Apirilaren 4an estreinatuko dute 50. urteurrenaren harira egin duten lana Latxartegi aretoan. 22:00etako saioan badago lekua oraindik.
Gaur eta bihar artean bi noranzkoetako geziak eta marra erdibitzailea fresatu eta ezabatuko ditu udalak.
2022an osatu zuen lana ormaiztegiarrak, eta herriz herri aurkezten ibili da azken urteetan. Youtube plataforman jarri du ikusgai.
Sebastian Santestebanek txirrindulari probaren historia jaso du, eta emaitza ikusgai jarri du Kultur Etxean. Ostirala da azken eguna.
'Ekologia, energia, nekazaritza eta ekonomia' hitzaldia emango du Markos Ganboak.
Emanaldiaren ondoren solasaldia egingo dute.
Arratsaldeko 19:00etan elkartuko dira Udal liburutegian.