Artxanberri kalea noranzko bakarrekoa izateko bidean
Gaur eta bihar artean bi noranzkoetako geziak eta marra erdibitzailea fresatu eta ezabatuko ditu udalak.

Zaldibiako Udalak landutako Mugikortasun jasangarriko planaren barruan, Artxanberri kalea noranzko bakarrekoa izango da aurki. Hartara, egungo erraietako bat aparkaleku ilara bihurtzeko aukera izango du udalak.
Behin betiko margotze lanak egin aurretik, egun lurrean dauden seinaleak ezabatzeko lanak egingo dituzte gaur eta bihar artean, bi noranzkoak adierazten dituzten geziak eta marra erdibitzailea fresatuz eta ezabatuz.