Ordiziako Plaza Nagusiaren mendeurrena ospatzeko ekitaldiak
Ekainaren 11n 100 urte beteko dira plaza nagusi estalia inauguratu zela. Ekainaren 7a izango da egun handia, herriko kultur eragileen artean prestatzen ari diren ikuskizuna izango baita.

Ekainaren 11n 100 urte beteko dira Ordiziako plaza nagusiko estalkia inauguratu zutenetik. Ordiziaren “bihotza eta sinboloa” bilakatu den plazaren mendeurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Mendeurreneko logotipoa Eukene Lekuonak diseinatu du.
Oraingoz antolatutako ekitaldiak ondorengoak dira:
- Apirilaren 12an, aire libreko margo lehiaketa egingo dute eta aurtengo gaia, plaza bera izango da. Egindako lanak Barrenan jarriko dituzte ikusgai apirilaren 12tik maiatzaren 6ra arte.
- Ekainaren 7an, herriko kultur eragileen artean prestatzen ari diren ikuskizuna.
- Ekainaren 11n, ‘Ordiziako Plaza, Mende bat’ erakusketaren irekiera.
- Ekainaren 15ean, plaza gaitzat izango duen argazki rallya.
- Udazkenean: herriko merkatariekin elkarlanean antolatzen ari diren ekintzak eta astean zehar bisita gidatuak.
- Urrian: Ondarearen Europako jardunaldietan, bisitak.