Amets Bide dantza taldearen 60. urteurreneko saioa
'Iraganetik Etorkizunera' jarri diote emanaldiari izena. Plaza Nagusian izango da.

Amets Bide dantza taldea 60. urteurrenera iritsi da eta bihar, 19:30ean, Ordiziako Plaza Nagusian, dantza saio berezia egingo dute. Lehen Hezkuntzako 4. mailatik gorako dantzariek hartuko dute parte, «60 bat, gutxi gorabehera». Iraganetik Etorkizunera jarri diote emanaldiari izena.