Astelehenean hasiko dira haur eta gazteen danborradarako entseguak
Haztegi ikastolako pilotalekuan izango dira, 18:30ean. Entsegu orokorra apirilaren
Iazko danborrada Urbeltz pilotalekuan egin zuten, eguraldi txarra egin zuelako.Asier Zaldua Legazpiko Santikutz jaietan maiatzaren 1ean egingo den haur eta gazteen danborradako entsegu egunak finkatu dituzte. Haztegi ikastolako pilotalekuan izango dira, 18:30ean, hurrengo astelehenean hasita.
Hauek dira entsegegunak: hurrengo astelehena martxoak 31, apirilak 2, 4, 8, 10 eta 28. Entsegu orokorra apirilaren 29an izango da, 20:00etan, Domingo Agirreko kantxan, Legazpi Musika bandarekin abtera.













