Ilinti udaberriko kanpainan murgilduta dago
Fruta dendetako eta belar dendetako produktuez osatutako hamabi lote zozkatuko ditu oraingoan bezeroan artean.

Udaberria badator kanpaina jarri du martxan Ilinti elkarteak. Apirilaren 8ra arte egindako erosketengatik hamabi produktu loteren zozketan sartuko dira bezeroak. Sei lote Itziar, Lanbroa Bi eta Laubide belar dendetako produktuz osatuta egongo dira, eta beste sei, Amelar eta Sustrai fruta dendetakoekin. Garaguneko erabiltzaileak diseinatzen ari diren poltsak ere izango dituzte. Zozketan parte hartzeko, Ilintiko dendetan egin behar dira erosketak, eta tiketean izena eta telefono zenbakia jarri. Apirilaren 15ean egingo da sari banaketa.
Udaberria beti loratzearekin lotzen dutela azaldu dute Ilintiko ordezkariek, baina aurten «zentzu zabalago bat eman nahi izan» diote. Kanpaina honetarako fruta dendetatik eta belar dendetatik aterako diren sariak aukeratu dituzte, «horietan ere udaberria gogoz hartzeko hainbat produktu daudelako: frutak, barazkiak, jaleak, infusioak, xaboi naturalak…». Kale Nagusian Kiska denda zegoen lokala ere udaberriko kanpainarekin apainduko dute datozen egunetan