Euskarazko film laburren saioa, bihar Ordizian
Ordizian bihar Herri Antzokian izango da Laburbira, 19:00etan.

Euskarazko film laburren Laburbira bihar Herri Antzokian izango da, 19:00etan. Besteak beste, Goya sarietarako hautatutako Ekain Irigoienen Europa eta Eneko Sagardoyren Betiko Gaua filmak, Itziar Ituño protagonista duen Prosopagnosia edo Izaro Nieto ordiziarraren Utlandsk ikusi ahal izango dira.