Kirol Astea hasiko da bihar Itsasondon
Joxe Ramon Agirre Marron ataundarraren eta Mattin Iñiguezen 'Boltoro oinez eta hegan' ikus-entzunezkoarekin hasiko da bihar Kirol Astea Itsasondon.
Joxe Ramon Agirre 'Marron' mendizale eta bidaiari ataundarra, Lazkaomendiko gainean.Lide Egizala Joxe Ramon Agirre Marron ataundarraren eta Mattin Iñiguezen Boltoro oinez eta hegan ikus-entzunezkoarekin hasiko da bihar Kirol Astea Itsasondon. 18:30ean Kulturgunean da. Ikus-entzunezkoa ikusi ondoren, hitzaldia egingo dute. Beste bi ekintzak datorren astean izango dira: 11n, 16:30ean, frontoian, kirol egokituko saioa, eta 12an, 10:00etan, mendi irteera.













