Palestinaz eta Saharaz, Ordiziako aste Internazionalistan
Aste Internazionalistaren azkeneko bi saioak izango dira bihar eta etzi, 19:00etan, D’Elikatuzen.

Aste Internazionalistaren azkeneko bi saioak izango dira aste honetan, 19:00etan, D’Elikatuzen. Bihar, Hijas del Nakba. Palestina ikus-entzunezkoa eta ondoren mahai ingurua izango dira. BDZko Alaitz Amundarain izango da gonbidatua. Eta etzi, Insumisas. Sahara ikus-entzunezkoaren proiekzioa eta mahai ingurua izango dira, Garazi Hach Embarek Irizar saharar ormaiztegiarra bertan dela.