Euskal Herriko mus txapelketako azken partidak
Bihar 128 bikote ariko dira lehian Zigoitiko (Araba) Zelaieta pilotalekuan. Tartean izango dira Goierriko zazpi bikote.

Euskal Herriko XVI. Mus Txapelketako finala jokatuko da larunbatean Zigoitian (Araban). Euskal Herriko zazpi herrialdeetako 2.500 bikotek herrikako kanporaketak eta martxoaren 22an herrialdeetako finalak gainditu ondoren, 128 bikote ariko dira lehian Zelaieta pilotalekuan. Tartean izango dira Goierritik sailkatutako zazpi bikote.
Martxoaren 22an Itsasondon jokatutako finaletik, 32 bikotek lortu zuten txartela Euskal Herriko finala jokatzeko. Goierriko ondorengo bikoteak sailkatu ziren:
- 2. postuan. Beni Gallurralde-Arantxa Luluaga (Zaldibia)
- 7. postuan. Iker Ojanguren-Unai Aranburu (Olaberria)
- 14. postuan. Iñigo Lasa-Inko Mujika (Itsasondo)
- 16. postuan. Paul Iruretagoiena-Mikel Arratibel (Ataun)
- 23. postuan. Iker Imaz-Beñat Jauregi (Mutiloa)
- 28. postuan. Eñaut Altuna-Ion Sarasola (Mutiloa)
- 32. postuan. Aratz Igartzabal-Iker Arratibel (Lazkao)
Lau bikoteko 32 multzo osatu dituzte eta ligaxka eran jokatuko duten sailkapena. Talde bakoitzeko irabazleak, 32 bikote, sailkatuko dira finaleko bigarren faserako. Elkarrekin bazkaldu ondoren, arratsaldeko saioan zuzeneko kanporaketak izango dira.