Arantxa, Goiherri eta Aitube Berri Euskadiko tortilla patata lehiaketaren finalera sailkatu dira
Ormaiztegiko Arantxakoek osagai estrak dituen tortillen atalean irabazi dute, Legazpiko Goiherri bigarren izan da tortilla tradizionaletan, eta Urretxuko Aitube Berri hirugarrena atal berean.

Euskadiko patata tortilla lehiaketako Gipuzkoako kanporaketan parte hartzen ari ziren Goierriko hiru taberna sailkatu egin dira finalerako. Batetik, osagai berezia zuten tortillen atalean, Ormaiztegiko Arantxa tabernako Ane Etxeberria eta Haritz Urretabizkaia lehen postuan sailkatu dira, eta bestetik, tortilla tradizionalaren atalean, Legazpiko Goiherri taberna-jatetxeko Jon Agirrek eta Amaia Estalayok bigarren egin dute, eta Urretxuko Aitube Berriko Asier Merino eta Artur Pereira hirugarren postuan sailkatu dira.
Beraz, Arantxakoak Garberan izango dira hilaren 26an jokatuko den finalean, osagai estra duen tortillen atalean. Finalean izango diren beste partaideak hauek dira: bigarren geratu den Donostiako La Taberna de Egia, hirugarren izan den Donostiako Kapadokia eta laugarren ex aequo sailkatu diren Zumaiako Baibidea eta Donostiako Mamistegi-Mamis Etxe.
Goiherri eta Aitube Berri ere finalean izango dira, baina tortilla tradizionaletan. Atal honetan Donostiako Izarraitz tabernak irabazi du, eta laugarren postuan Donostiako La Taberna de Egia sailkatu du. Lauak sailkatu dira finalerako.

Ormaiztegiko Arantxa tabernako sukaldaria.