Aparkalekua egokitu du Legazpiko Udalak Santikutz 12ko txaletean
Ikastolako sarrera eta irteera orduetan ibilgailuekin sortzen diren arazoak arintzeko hartu du neurria.

Legazpiko Udalak aparkaleku bat egokitu du Santikutz kaleko 12. zenbakian dagoen txaleteko lurretan. Pare-parean agoen Haztegi ikastolako ikasleen sarrera eta irteera orduetan sortzen diren zirkulazio arazoak arintzea da neurri honen helburua. Gainera, gurasoei ibilgailuak aparkatzeko aukera ere ematen zaie, haurrak eskolan uzteko eta jasotzeko orduan.
Aparkaleku honek ordutegi oso zehatza izango du, eta hau da: astelehenetik ostiralera, 08:45etik 09:15era, 12:20etik 12:45era, eta 16:20etik 16:45era.
Hasieran udaltzainek kudeatuko eta arautuko dute gune hori, harik eta erabilera dinamika ona lortu arte.
Aparkaleku berria adierazitako helbururako bakarrik eta aurretik adierazitako ordutegian baino ez da erabiliko.