Herriarteko txapelketa maiatzaren 4an hasiko da
Ataun, Beasain, Lazkao, Zaldibia eta Zegama eskuz ariko dira, Ordizia larruzko paleta eta pala motzez, eta Zumarraga gomazko paletaz. Zozketa egina dago.

2025eko Gipuzkoako Herriarteko txapelketaren kanporaketen zozketa egin zuen Pilota Federazioak atzo. 21 herri lehiatuko dira aurten eskuz, 6 larruzko paleta eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntaz. Tartean dira Goierriko zazpi herri: Ataun, Beasain, Lazkao, Zaldibia eta Zegama eskuz ariko dira, Ordizia larruzko paleta eta pala motzez, eta Zumarraga gomazko paletaz.
Lehenengo kanporaketak maiatzaren 4an eta 11n jokatuko dira.
Eskuz
- Zegamak Astigarraga izango du aurkari: maiatzaren 4an Astigarragan eta 11n, Zegaman.
- Lazkaok Zestoaren aurka neurtuko ditu indarrak: joaneko partida etxean, eta itzulerakoa kanpoan.
- Beasain eta Ataun, bigarren jardunaldian sartuko dira jokoan. Beasainek Zegama eta Astigarraren arteko irabazlearen aurka jokatuko du maiatzaren 18an eta 25ean. Ataunek, berriz, Aretxabaleta edo Azkoitiaren aurka.
- Zaldibia hirugarren txandan sartuko da. Ekainaren 1ean eta 8an jokatuko du. Hernani edo Eibar-Usurbil arteko irabazlea izango ditu arerio.
- Finala ekainaren 28an jokatuko da Donostiako Atano III.a pilotalekuan, 10:30ean.
Larruzko paletaz
- Ordiziak maiatzaren 11n eta 18an jokatuko ditu lehenengo kanporaketak, Donostiaren aurka. Lehena Donostian, eta bigarrena Ordizian.
- Finala Ordizian jokatuko da ekainaren 7an, 18:30ean.
Gomazko paletaz
- Zumarragak bigarren jardunaldian ekingo dio Herriartekoari, maiatzaren 18an eta 25ean, Azkoitiaren aurka. Joaneko partida kanpoan jokatuko du eta itzulerakoa, etxean.
- Finala ekainaren 30ean jokatuko da.