Xabier Gonzalez izan da udal egutegiko martxoko irabazlea
Lehiaketaren galderako erantzuna Txillida zen. Guztira 96 erantzun zuzen jaso ditu udalak.

Xabier Gonzalez izan da udal egutegiko martxoko lehiaketako irabazlea. Hilabete horretako galderaren erantzuna Txillida zen, eta guztira 96 herritarrek erantzun dute ondo. Denen artean egindako zozketan Gonzalez suertatu da irabazle, eta herrian gastatzeko 50 euroko txartela jaso du Edurne Matias zinegotziaren eskutik.
Orain apirileko lehiaketa dago martxan, eta 50 euroko beste erosketa txartel bat jasoko du irabazleak. Udalaren www.legazpi.eus webgunean parte hartu daiteke.