Alex Aranburu, Itzuliko lehen euskalduna
7. postua lortu du sailkapen nagusian. Inoizko Itzulirik onena egin du Cofidis taldeko ezkiotarrak. Beasaingo etapa irabazi eta Itzulian inoiz lortu duen posturik onena lortu du sailkapen nagusian.
Alex Aranburu, apirilaren 10ean, Beasaingo irteeran,Iñaki Gurrutxaga. Eibarren bukatu da gaur Euskal Herriko Itzulia eta sailkapen nagusiko lehen euskalduna izan da Cofidis taldeko Alex Aranburu ezkiotarra, 7. postuan, Almeida garailearengandik 2;45 minutura. Azkeneko etapan 5. egin du.
Inoizko Itzulirik onena egin du Aranburuk, Beasaingo etapa irabazi eta sailkapen nagusian inoiz lortu duen posturik onena lortuta.













