Ordiziako lehenengo Aire Libreko Margolan lehiaketa arrakastatsua izan da, bai parte hartzaile kopuruz (62), bai lanen kalitatez. Erakusketa maiatzaren 6ra arte dago zabalik.
7. postua lortu du sailkapen nagusian. Inoizko Itzulirik onena egin du Cofidis taldeko ezkiotarrak. Beasaingo etapa irabazi eta Itzulian inoiz lortu duen posturik onena lortu du sailkapen nagusian.
Patata tortilla lehiaketa egin dute goizean Ordiziako Plaza Nagusian, Aire Libreko margolan lehiaketako 62 parte hartzaileak inguruan margotzen ari ziren bitartean.
IV. Kinto eguna dute gaur Seguran. Egun osoan festa giroa izango da.
Haur pornografia eduki eta zabaltzeagatik Idiazabalen egindako atxiloketaren harira, Goierriko Itaiak elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Idiazabalgo plazan.
Bosgarren eta azken jardunaldia jokatu da gaur Beti Alai pilotalekuan. Adimen urritasun mailako pilotariak lehiatu dira. Finala maiatzaren 10ean da.
Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako alebin mailako eskuz binakako txapelketa irabazi du Ordiziako Txapagain A taldeak.