Idiazabalen elkarretaratzea egin du Itaiak
Haur pornografia eduki eta zabaltzeagatik Idiazabalen egindako atxiloketaren harira, Goierriko Itaiak elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Idiazabalgo plazan.

Haur pornografia eduki eta zabaltzeagatik Idiazabalen egindako atxiloketaren harira, Goierriko Itaiak elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Idiazabalgo plazan. Itaiak nabarmendu duenez, “fokua jarri nahi genuke pornografiak jazarpen sexualaren betikotzearekin duen harremanean. Hau da, pornografiak eraso eta biolentzia sexuala normalizatzen du, eta gainera, pornografiaren kontsumoa geroz eta handiagoa da. Honek industria zabal bat sortzen du, zeinetan milaka pertsona esplotatzen diren, haien artean haurrak, eta horrela, industria sexualak etekinak ateratzen ditu gure gorputzak etengabe esplotatzetik eta sexualizatzetik”.
Era horretan, “gertaera hauei era integral eta eraginkorrean erantzuteko konpromisoa adierazi nahi dugu. Horrelako gertaerek lekurik izango ez duten gizarte bat helburu izanik, pornografiak normalizatzen duen biolentzia eta erreproduzitzen duen norma kulturalari aurre egin behar diogu. Bide horretan, beharrezkoa da, gaur bezala, horrelako gertaerak gogor salatzen jarraitzea eta kontzientziazio lanak egitea”.