Ordiziako Plaza Nagusiaren 62 aurpegi
Ordiziako lehenengo Aire Libreko Margolan lehiaketa arrakastatsua izan da, bai parte hartzaile kopuruz (62), bai lanen kalitatez. Erakusketa maiatzaren 6ra arte dago zabalik.

Ordiziako Plaza Nagusiaren inguruetan 62 margolari aritu dira goiz osoan teknika desberdinek koadroak margotzen. Guztiek baldintza bat bete behar zuten: 100 urte bete dituen Plaza Nagusiaren estalkiaren zatiren bat koadroan margotzea.
Emaitza, Barrenako erakusketa aretoan dago: Plaza Nagusiaren 62 aurpegi edo ikuspegi. Maiatzaren 6ra arte da erakusketa zabalik.
Sari banaketa
Aretoa jendez beteta zela egin da gaur sari banaketa ekitaldia, 18:00ak pasatxo zirenean. Koadroen mailak epaimahairen lana zaildu duelako atzeratu da zertxobait sari banaketa. Lehiaketako epaile lanetan, hainbat margolari ordiziar aritu dira: Javier Soto, Rakel Jimenez, Patxi Morales eta Maider Agirre; hauekin batera, Jokin Telleria beasaindarra.
Irabazleak ondorengoak izan dira mailaz maila:
Helduak:
- 1. saria: Fernando Ureta.
- Akzesita: Eneko Arruza.
- 3 sari: Ibon Aranburu, Benigno Rodriguez eta Piedad Santamaria.
Gazteak:
- 1. saria: Kloe Maze.
- Herriko 1. saria: Xuban Sarasa.
- Herriko 2. saria: Bingen Gurbindo.
Haurrak:
- 1. saria: Maeli Maze.
- Herriko 1. saria: April Lopez.
- Herriko 2. saria: Lide Arzelus.















































