Pilota egokituko partidak jokatu dira Ordizian
Bosgarren eta azken jardunaldia jokatu da gaur Beti Alai pilotalekuan. Adimen urritasun mailako pilotariak lehiatu dira. Finala maiatzaren 10ean da.

Gipuzkoako euskal pilota egokituko txapelketa bosgarren jardunaldiko partidak jokatu dira gaur goizean Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Adimen urritasuneko kategoriako binakako txapelketako partidak izan dira.
Maiatzaren 10ean jokatuko da final handia, Oiartzunen.