Majoriko udako eskaintzarako matrikula astelehenetik zabalik
Hiru aukera daude: haurren igeriketa, udalekuak eta kirol ekintzak. Kanpoko igerilekuak ekainaren 14an irekiko dituzte. Solariumeko hamakak, ostiraletik aurrera egongo dira erabilgarri.

Datorren astelehenean, maiatzaren 5ean, zabalduko dute Majori kiroldegian udako ekintzetarako matrikula epea. Hiru aukera desberdin daude: haurren igeriketa, udalekuak eta kirol ekintzak.
Udalekuak:
- 2013-2021 haurrei zuzendua dago.
- Ekainaren 19tik uztailaren 23 bitartean, 09:00etatik 13:00etara. Zaintza eta bazkari zerbitzua ere eskainiko da.
- Asteko prezioa izango du, baina ekainaren 19-20 eta uztailaren 21-22 eta 23 egunak eguneko prezioa izango dute.
Haurren igeriketa:
- 20 eguneko ikastaro intentsiboa.
- Ekainaren 23tik uztailaren 18ra, arratsaldeetan.
- Zozketa ekainaren 2an egingo da.
Kirol ekintzak:
- Ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitartean.
- Haur, Gazte eta Helduentzako eskaintzarekin.
Igerilekuak eta solariuma
Bestalde, kanpoko igerilekuak ekainaren 14an irekiko dituztela jakinarazi dute Majori kiroldegitik. Solariumeko hamakak, ostiraletik aurrera egongo dira erabilgarri.