Errota Eguna, Ibares errotan
Maiatzaren 18an egingo da IV. Gipuzkoako Erroten Eguna. Bisita gidatuetarako izena eman behar da aurrez.

Maiatzaren 18an ospatuko da IV. Gipuzkoako Erroten Eguna, eta urtero bezala, Aramako Ibares errotak ateak zabalduko ditu. Bisita gidatuak antolatu dituzte, 10:30ean, 12:00etan, 16:00etan eta 17:30ean. Bisitaren aurretik eta ondoren, talo tailerra izango da. Dohainik da.
Plazak mugatuak direnez izena aurretik eman behar da: udala@arama.ues, errota00@gmail.com edo Ordiziako D’Elikatuzera deituta (943 88 22 90).