Hasi dira Santikutzak
Bertso-olariak bertso eskolako kideak arduratu dira pregoiaz eta txupina jaurtitzeaz. Igandera arte luzatuko dira festak, eta hurrengo astean izango dute jarraipena, Kapela Dantzarekin eta Mirandaola Egunarekin.

Jendetza bildu da arratsaldean Legazpiko plazan, aurtengo Santikutz jaiei hasiera emateko. Bertso-olariak bertso eskolako kideak arduratu dira udaletxetik pregoia egiteaz, bertso formatuan, noski, eta kantuan ere bai. Ondorengo txupinazoarekin lehertu da festa, eta kalean izan du segida, erraldoi eta buruhandien ohiko kalejirarekin.
Jaietako lehen txanpa igandera arte da, eta hurrengo asteburuan Kapela dantzarekin eta Mirandaola egunarekin izango dira.





























